Ibilbide Ekologikoak

Ibilbide hauekin ingurugiro irteera dinamizatuak burutuko dira inguru natural eta hirietatik, ikasketa eta ezagutza mundu errealera eramateko. Horrela, ikasleek ingurumen arazoak eta balioak ezagutuko dituzte, inguru natural iraunkorra eta babestuan kontzientziatuz.
Irteera hauetan, ikasleak geologia eta biologia munduan sartuko dira fauna eta flora, sedimentuak eta inguruko estrukturak ezagutzeko. Naturaren zientzia ikasteko erarik hoberena izanda, ibilbide ekologiko hauek inguratzen gaituen inguru naturala ulertzera eramango gaituzte.
Hurrengoak izango dira garatuko diren irteerak:
  • Punta Galea – Barrika: 
    Bilbotik Barrikara amildegiz eta hondartzaz osatutako kostalde ikusgarri bat zabaltzen da. Orain dela urte asko ingurua estaltzen zituzten arteak desagertu ziren, baina orain amildegi eta arroketan flora interesgarria aurkitu dezakegu, baldintza gogorretara egokitu direnak. Nahiz eta gaur egun gizakiaren presentzia nabaria izan (golf zelaia, hondartzak, urbanizazioak,…), jarraitzen du itsas hegaztientzat atseden lekua izaten. Gainera, kostaldeko bitxikeriak hobeto ezagutuko dira, babesteko beharra zabalduz. Bestalde, adin, egitura eta jatorri geologiko ezberdineko arrokak aztertzeko puntu ezberdinetan geldituko da.
  • Kabobillano: 
    Irteera hau Gorlizetik Kabobillanora burutuko da, puntu ezberdinetan geldituz adin ezberdineko materialak aztertzeko.  Egitura ezberdinak eta jatorri geologiko ezberdineko arrokak ere aztertuko dira. Bestetik, flora aztertzeko geldiuneak ere egingo dira.
  • Gobela Ibaia: 
    Irteera honetan ikasleek lizarrak, haltzeak eta sahatsak landatuko dituzte ibaiaren ertzaren babeserako, ibai-ekosistemaren garrantzia ulertu ahal izateko. Erribera-landaredi kontzeptuan sakondu ahal izango dute ibai-ekosistemako garrantzia ulertzeko. Ere bai saiatuko gara espezie inbaditzaileen hazkuntza saihesten.
  • Bolue Padura: 
    Euskal Herriko padura garrantzitsuenetariko baten barnetik ibili ahal izango dira ikasleak irteera honetan. Gainera, bertako landaredi aberatsa eta dibertsitate  biologiko handikoa ezagutuko dute eta desagertzeko zorian daude espezie batzuk ere.  Gune urtar-lurtar hau babesteko hainbat aktibitate egingo dira, helburu bezala flora,  faunaren eta leku berezi honen babesa, hobekuntza eta iraunkortasuna izanik.
  • Urkiola Mendilerroaren Parke Naturala: 
    Urkiolako Parke Naturalean burutuko da aktibitate hau, helburu nagusienak populazioa inguru naturaleza hurbiltzea, inguru hau hobeto ezagutzea eta inguruaren kontserbazioaren beharra ikastea izanik. Helburu hauek betetzeko Toki Alai  interpretazio zentrora eramango dira ikasleak, bertan hainbat jarduera burutuko direlarik.
  • Gorbeia Mendilerroaren Parke Naturala: 
    Gorbeia Parke Naturala eta bere ingurua ezagutzeko burutuko da ibilbide hau.  Ikasle bakoitzak koaderno edo fitxa bat jasoko du behaketak apuntatzeko. Ibilbidean zehar baliabide naturalen erabilpen iraunkorra bultzatuko da eta Gorbeiako flora eta fauna ezagutuko dira. Baso jardueretan eta esplotazioetan erabiltzen diren espezieen ezagupena eta uraren zikloa eta prozesu geologikoak, ikasiko dira.
  • Urdaibai Biosferaren Erreserba: 
    Ibilbide honetan ikasleek Urdaibai Biosferaren Erreserban dagoen dibertsitateaz gozatu egingo dute. Paduretatik hasita, lezkadiak zipriztindutako belardi hezeetako padura eta itsasbazterreko hareatzetara, inguruko erliebe altuagoetan aldiz, Kantabriako arteak agertzen dira. Urdaibai inguruetan dauden fauna eta flora  komunitate ezberdinak ikus daitezke, eta itsas adarrak daukan garrantzia, gehienbat  itsas hegaztien emigrazioan eta negu garaietan.
  • Gaztelugatxe Biotopo Babestua: 
    Euskal kostaldeko lekurik politenetariko bat da Gaztelugatxe. Arroken gogortasunari esker leku txiki honetan paisai ikusgarri bat eratu da, penintsula batekin. Akatxe bezalako uharteak eta itsaslabar helezinak erabiltzen dituzte hegaztiek kume leku bezala. Haizea eta olatuak landaredia baldintzatzen dute habitat hoentara moldatuta daudelarik.
  • Arboledako Meategia: 
    Ibilbide honetan Bizkaiako Meatze-Zonaren ondare historiko eta natural baliotsuaren kontserbazioa bultzatuko da. Ingurune honek potentzial  didaktiko itzela du, ikuspuntu paisajistikotik paregabea eta mea-ustiategi biziak eragin zituen ingurune-ondorioak ulertzeko leku ideala baita, batez ere XIX mendearen bukaeratik  garatutakoak.
  • Armintza – Bakio: 
    Armintza eta Bakioren artean gertatzen da gorabehera biziko itsasertzeko lerroa, itsasora Jata mendiaren mendi-adarretatik erortzen diren sakan sakonekin. Zonaren jatorrizko landaredia ia bere osotasunean ordezkatu da pinu eta eukaliptuetako basoengatik baina ibar-hondoetan eta sakonunenetan bizirik ateratzen da hasierako basoa, non klima subtropikaleko propioak diren eta gure latitudeetan oso arraroak diren iratze mota batzuk aurki ditzakegun. Itsas hegaztiek atsedena aurkitzen dute Lemoizeko Zentral Nuklearraren hornikuntzarako eraikitako urtegi artifizialean, zein ingurune inpaktu nagusiena den.
 
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s