Tailer Ekologikoak

Tailer hauek sortzearen arrazoi nagusia lurraren ingurugiro egoera kritikoa eta gizakiak zirkunstantzia honen aurrean duen erantzukizuna da. Hori dela eta, gaur egungo beharrek, neurriak hartzera derrigortzen gaituzte, biztanleriari ingurumena zaintzeko ardura irakatsiz eta pertsonen kontzientzia aldaketa bultzatuz inguru naturala errespetatzerantz eta baloratzeko konpromiso jarrerak bereganatzerantz.
  • BioEraikuntza eta Permakultura: 
    Tailer honek talde lana, esperimentazioa eta ikasketa bultzatzea du helburu, bioeraikuntza, iraunkortasuna, lankidetza eta naturarekiko errespetua bezalako irizpideetan oinarritzen den habitata sortzen den bitartean. Bide honetan, saiatuko gara ikasleak eraikuntza tradizionalean murgiltzen jatorri lokaleko material naturalak erabiliz: lastozko fardelak itxitura egiteko, lokatza errebokoak egiteko, kortxozko isolamendu naturalak, teilatu berdeak, energia berriztagarriak, material ekologikoak eta agrikultura ekologikoa bezalako kontzeptuak lantzen, inguruarentzako eta pertsonentzako bizimodu osasuntsua diseinatuz.
  • Hegaztientzako habi kaxak eta askak: 
    Tailer honetan, jardunaldi ornitologikoak burutuko dira gure inguruko hegaztiak ezagutu eta behatu ahal izateko ibilalditxo batean zehar. Horretaz gain, material berrerabilgarriez baliatuz, hegazti populazioak berreskuratu eta kontserbatzeko, habi kaxak eta askak egingo dira eta naturan jarriko ditugu urtean zehar segimendua egin ahal izateko.
  • Artisau xaboi ekologikoak:
    Tailer honetan ez da bakarrik xaboiak egiteko modu erraz eta dibertigarria irakatsiko, baizik eta birziklapena eta gure inguruak ematen dizkigun lehengaien ustiapena bezalako baloreak transmitituko dira ere bai. Landare oliozko xaboiak burutuko dira, baita xaboi basikoak ere, eta lortu nahi ditugun propietateen arabera, kolore naturalak, olio esentzialak, buztina eta zenbait sendabelar gehituko dizkiegu.
  • Kontsumo arduratsua eta birziklArte:
    Tailer honetan, birziklapen sortzailezko hainbat ariketa egingo ditugu material hondakinak erabiliz, ikasleen trebetasun artistikoak agerrarazteko. Horretarako, zaborrarekin hainbat objektu baliagarri eta polit sortuko ditugu ekoizpen eta kontsumo zikloan hondakinetatik lortutako produktuak berriro sartuz. Azkenik, tailerra ikasleek egindako lanen erakusketa batekin bukatuko da.
  • Uraren kultura berria:
    Tailer honetan azalduko diegu ikasleei uraren dinamika nolakoa den eta bere propietateak zeintzuk diren, ura hobeto ezagutzeko asmoz eta ondorioz, uraren kudeaketa eta erabilpen hobe bat sustatzeko bai indibiduo mailan, bai kolektibo mailan ikaleek uler dezaten ura ondare gero eta eskasagoa dela eta izaki bizidunentzako ezinbestekoa dela.
  • Aurreztea eta energia berriztagarriak:
    Tailer honetan energiari buruzko zenbait kontzeptu azalduko dira, energia berriztagarriak eta energia aurrezteko beharra landuz. Partaideek taldetan energia alternatiba desberdinekin lan egingo dute eta material eskuragarri eta bideragarriekin eguzkitik, haizetik edota uratik lor dezaketen energiarekin esperimentatu eta hainbat aparatu eraikiko dituzte (eguzki sukaldea, eguzki labea, etab.).
  • Zuhaitzen eguna:
    Jardunaldi honetan, zuhaitzenganako errespetua eta estimua partaideen artean hedatu nahi da. Horretarako, ikasleak eta irakasleak inplikatuko dituen parte hartzeko jarduera berritzailea burutuko da, non, gure basoak ezagutzeko eta ikastetxeko iraunkortasuna handitzeko ekintza plana garatzeko aukera izango dute. Helburua, basoen kultura berri bat zabaltzea da, gizarteak basoek gure bizitzan duten garrantzia baloratzeko eta basoen kudeaketa iraunkorrean inplikatzeko eta parte hartzeko.
     Jardunaldi honetan basoekin zerikusia duten zenbait alderdi lantzeko ariketak burutuko dira: erakusketak, gure inguru hurbileko espezieak ezagutzeko ibilbideak, espezie autoktonoen landatzeak, zeintzuei landatu duen umearen izenarekin etiketa bat jarrito zaien, modu honetan, umeak landatutako zuhaitza zaindu eta behatu ahal izango du nagusitzen eta hazten doazen heinean. Horretaz gain, haziak landatuko dira eta zuhaitzetatik lortutako produktuen dastatzea egingo da.
  • Landare aromatikoak eta kosmetiko naturalak: 
    Tailer honetan partaideek kosmetikoak egingo dituzte landare jatorrizko osagaiak erabiltzen. Ikasiko dute produktu hauen jatorria zein den eta hainbat sendabelarren erabilpenak eta hauen onurak ezagutuko dituzte. Horretaz gain, zenbait landare aromatiko landatuko dira.
  • Biodibertsitatea eta eremu naturalak: 
    Tailer honetan inguruko animali eta landare espezieak ezagutuko dira eta hauek naturan duten garrantzia ulertuko da. Horretarako, ingurutik ibilbide bat egingo da eta zeinbat fitxa eta irudiez lagunduz partaideek hainbat espezie identifikatu ahal izango dituzte. Horretaz gain, landare espezie batzuren laginak bilduko dira gure inguru hurbileko landareen herbario bat egiteko.
  • Ortu organikoa: 
    Tailer honen helburua ortu organiko eskolarrak baliabide didaktiko moduan  inplementatzea da, ikasleen elikadura eta garbitasuna ezartzeko eta eboluzio eta hazkunde egokia finkatzeko. Gainera, ortu organikoek talde lana eta agrikultura ekologikoaren inguruko ezagupenak, gaur egun atzerakadan daudenak, sustatzea baimentzen dute. Horrela ortu eskolarren bidez, ikasleak eta hurrengo belaunaldiak bizi diren tokiarekin lotzea lortuko da, ingurugiro hezkuntza bultzatuz eta gizarte iraunkor baterantz bidea eginez.
    Modu honetan, partaideak agrikultura ekologikoaren munduan barneratuko dira eta ortuan egin beharreko gauzak ezagutuko dituzte. Bestalde, lanabesekin esperimentatzeko leku bat izango dute, non negutegi bat eraiki ahal izango dute, bertan haziak landatu eta hainbat labore batu ahal izateko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s