LAN TALDEA

Jakintza-alor anitzeko taldea gara Biologia, Ingurugiro Hezkuntzan, Bioeraikuntzan, Bioklimatikan eta Energia Berriztagarrietan espezializatuak. Naturarekiko errespetua indartzeko sortu ginen, formakuntzaren ibilbidetik hasita. Gure formakuntza gunea Portugaleten dekogu, UPV/EHUko Nautikan alegia, urtean zehar ikastaro asko antolatzen ditugularik.
UKnaturako taldekideak:
Irune Uriarte Bikarregi, Biologoa eta Ingurugiro Hezitzailea, naturaren inguruko hainbat arlotan lan egin du, ingurugiro heziketan espezializatu delarik, Bizkaiko fauna basatia errekuperatzeko zentroan lan egin du baita ere. Bioeraikuntzan bere ezagutza handia da, hainbat ikastaro jaso eta antolatu dituelarik. Xaboi naturaletako ikastaroak ematen ditu, eta UEUarekin kolaboratzen du Xaboi natural eta Sendabelarren ikastaroak aurrera eramaten.
Antxon Alkalde Bernardino, Arkitekto Teknikoa eta Bioeraikuntzan eta Energia Berriztagarrietan aditua. Penintsula osotik Bioeraikuntzako, Permakultura eta Energia Berriztagarrien kurtsoak egin ditu bere zaletasunari jarraikiz. Energia Berriztagarrietako Masterra egina dauka. Gaur egun UKnaturako bazkidea izateaz aparte SABAIAN Arkitektura Estudio Tekniko lan egiten du, batik bat Bioeraikuntzako proiektuak aurrera eramaten dituelarik.
Anuncios