HELBURUAK

Gizarteak ohiturak aldatzeko garaia da, ezin dogu ibilbide honetan jarraitu. Urbanizazio masiboak, lehenengo sektorearen galera, gure baserrien ohiturak ahaztea, kontsumo neurrigabea, elikagai ez ekologikoak, familien ez egonkortasuna, etabar asko daude. Gure lurra zaintzeko esfortsu gutxi egiten da eta jakin badakigu, honi babesa emanez guztiok irabazten dugula. Herrietan bertan gure elikagaiak ekoiztea eta saltzearen onurak izugarriak dira bai ekologikoki bai ekonomikoki eta bai sozialki. Imaginatu gure etxetxoa eraiki nahi dugula eta material guztiak lursailan bertan eskuratu ahal ditugula, material naturalak edota birziklatuak erabilita, bertako lantalde baten kolaborazioan edota auzolanetan. Honetarako aukera ematen du Bioeraikuntzak, gainera aztarna ekologikorik utzi gabe! material naturalak oso nobleak dira eta guztiek oso erraz ikas dezakete beraien aplikazioa. Gogoak behar dira soilik. Beraz, esan duguna kontuan hartuta, UKnaturak nahi duena, jendeari formakuntza hau eskeintzea da, gure lurrarekiko lotura ez galtzeko, adin guztiko pertsonak kontuan hartuz, ikastaro ezberdinak eskeiniz. Udaletxe, elkarte zein enpresetan ere naturarekiko harremana indartzea ere ahalbidetu gura dogu. Formakuntzari esker kontzientziatzea lortu dezakegulako honetan lanean dihardugu.
Anuncios