Formakuntza

PRAKTIKATZEN IKASTEN DA…
Tailer eta ikastaro hauek sortzearen arrazoi nagusia lurraren ingurugiro egoera kritikoa eta gizakiak zirkunstantzia honen aurrean duen erantzukizuna da. Hori dela eta, gaur egungo beharrek, neurriak hartzera derrigortzen gaituzte, biztanleriari ingurumena zaintzeko ardura irakatsiz eta pertsonen kontzientzia aldaketa bultzatuz inguru naturala errespetatzerantz eta baloratzeko konpromiso jarrerak bereganatzerantz.
  • BioEraikuntza eta Permakultura: 
    Tailer honek talde lana, esperimentazioa eta ikasketa bultzatzea du helburu, bioeraikuntza, iraunkortasuna, lankidetza eta naturarekiko errespetua bezalako irizpideetan oinarritzen den habitata sortzen den bitartean. Bide honetan, saiatuko gara ikasleak eraikuntza tradizionalean murgiltzen jatorri lokaleko material naturalak erabiliz: lastozko fardelak itxitura egiteko, lokatza errebokoak egiteko, kortxozko isolamendu naturalak, teilatu berdeak, energia berriztagarriak, material ekologikoak eta agrikultura ekologikoa bezalako kontzeptuak lantzen, inguruarentzako eta pertsonentzako bizimodu osasuntsua diseinatuz.

 

  • Aurreztea eta energia berriztagarriak:
    Tailer honetan energiari buruzko zenbait kontzeptu azalduko dira, energia berriztagarriak eta energia aurrezteko beharra landuz. Partaideek taldetan energia alternatiba desberdinekin lan egingo dute eta material eskuragarri eta bideragarriekin eguzkitik, haizetik edota uratik lor dezaketen energiarekin esperimentatu eta hainbat aparatu eraikiko dituzte (eguzki sukaldea, eguzki labea, etab.).
DISEINUA ETA AUTOSUFIZIENTZIA
Gune natural eta sozialen proiektuen diseinuari dagokionez, hauek erakunde publikoetan natura zaintzeko eta ingurugiro hezkuntza lantzeko aurkezten ditugun txostenak dira.
Hauen artean, “Udal Ortu Ekologikoak”, “Ortu Eskolar Ekologikoak”, “Zuhaitz Autoktonoen Landaketa”, “Ekosistema Degradatuen Berreskuratzea”, “Espezie Inbaditzaileen Aurkako Planak” edota “Itsas kontenedoreen berreskurapena, herriko plaza zein eskoletan jartzeko eta bertan ingurugiro hezkuntzako ekintzak burutzeko” bezalako proiektuak aurkeztu dizkiegu.
Proiektu hauen helburu nagusia, naturarekin integratutako, bioeraikuntzan eta bioklimatikan oinarritutako eta kontsumo arduratsua bultzatzeko energia berriztagarrien erabilpenaren alde egiten duten gune sozialak sortzea da. Proiektu hauek, beti ingurugiro hezkuntzako plan bat dute loturik, zeinek tailer eta ibilbide ekologikoak batzen dituen.

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s