INGURUGIRO EGUNAREN IRUZURRA

Datorren ekainak 5ean Ingurugiroaren Egun Mundiala ospatuko da. Data honetan, gure ingurugiro legediaren ez betetzea salatu nahi dugu. Honek, gure bizi kalitatea eta naturarena murrizten du. Gainera, Gobernuak egiten dituen proposamenekin eta ematen dituzten argudio hutsekin, ingurugiro legeak hausten dituztenentzako amnistiekin eta inguru naturalaren babeserako arauen beherapenekin, ikuspegiak oso itxura txarra dauka.

Modu honetan, pertsonai ospetsuek, modeloek, estatu agintariek, etab. ingurugiroaren egun hau haien aurpegiak zuritzeko erabiltzen dute besterik ez; beraz, ingurugiro eguna  baino, irudi garbiketaren eguna dela dirudi…jendeak ondo sentitzeko beharra baitauka.

Urtero ospatzen dugun ospakizun honen helburua ingurugiroaren aldeko kontzientzia handitzea eta ingurugiroaren babeserako ekintza globalak bultzatzea da.

Baina esan beharra daukagu, helburu hauek betetzea oso urrun dagoela. Honen arrazoia, gure ingurugiro legediaren ez betetzea da nagusiki, bai administrazioaren aldetik, lokalak, autonomikoak, estatalak eta europakoak: kostaldeko legedia, ilegalki eraikitako eraikinei amnistia, garapen urbanistikoa, airearen kalitatearen legedia, energia nuklearra eta termikoa bultzatu energia berriztagarriak baztertzen diren bitartean, …

Horrela ezin dugu jarraitu! Ingurugiroa garapen ekonomikoarentzako oztopo bezala ikusten jarraitzen dugun bitartean ez dugu ezer konpontzea lortuko.

Beraz, indarrak batu ditzagun eta eska diezaiegu administrazioei gure ingurugiro legedia betetzea behingoz! hau oso berri ona izango baitzen gure osasunarentzat eta ingurugiroarentzat.

“Si supiera que el mundo se ha de acabar mañana, aun así plantaría un árbol”.
Martin Luther King, Jr.

diamedio_ambiente

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s