UKnatura KOSMETIKO NATURALAK!!!

GURE ESKU DAGO OHITURAK ALDATZEA ETA GURE ZAINTZE PERTSONALA OSASUNTSUA ETA INGURUGIROAREKIKO ERRESPETUZKOA IZATEA

Kosmetiko naturalak egiteko landare jatorrizko osagaiak eta produktuaren iraunkortasuna bermatzeko kontserbatzaile leunak bakarrik erabiltzen ditugu. Horregatik, kosmetiko naturalek gure azalaren osasunarentzat kosmetiko tradizionalek baino askoz onura gehiago dituzte, azal funtzioak indartu eta hobetzen dituztelarik landareek ematen dituzten eta naturatik zuzenean ateratako osagai naturalei esker.

Landare osagaiekin egiten ditugun kosmetikoak fabrikatzeak ez ditu ingurumena kaltetzen duten hondakin erasotzaile kimikorik sortzen. Horretaz gain, kosmetiko naturalen fabrikatzean debekatuta dago deribatu petrokimikoak, animalia jatorrizko osagaiak (argizaria eta lanolina izan ezik), olio sintetikoak (silikona), olio mineralak (parafina), koloratzaile sintetikoak eta perfumeak erabiltzea. Horren ordez, landare jatorrizko osagai naturalak erabiltzen ditugu (lore ura, landare olioa eta argizaria).

Kosmetika naturalaren abantailak hainbat dira: alergiarik, bigarren mailako efekturik eta azaleko gaitzik ez sortzea adibidez. Gainera, ez dira erabiltzen kosmetika konbentzionalak, kostuak merkeagotzeko, erabiltzen dituen substantzia kimiko sintetikoak. Hauek, gure azalarentzat toxikoak izateaz gain, gure oreka hormonala oztopatzen dute eta biometatzaileak; beraz, alergiak, azalaren narritadura eta minbizia sor ditzakete.

Interesik badaukazue UKnatura Kosmetiko Naturalak ezagutzeko (gorputzerako krema hidratatzailea, eskuetako krema, aurpegiko gau krema nutritiboa, ezpain babeslea, kalendula eta manzanilla ukendua,…) esan zein motatako kosmetikoa behar duzuen eta bidaliko dizuegu.

Bestalde, Kosmetika Naturalaren Kurtsoak antolatzen ditugu, interesatuta bazaudete esaiguzue! ANIMATU!!!

amapolak borobila UKnatura

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s