UKnatura Komunitate Birtuala! Animatzen zaituztegu parte hartzera!!!

Egun, ingurugiroan modu agresiboan eskua sartzeko dugun ahalmenak naturarekiko begirune ezara eramaten gaitu, berarekiko harremanak, oreka eta funtsezko elementuak ahaztuz, eta horrela, lehenagoxe ezagutu ez den krisialdi batera.

Krisialdi honetan -finantzan ez ezik ekologian ere bai- bide honetatik ezin dugula ekin eta txarto egiten diren hainbat gauza aldatu beharra dagoela konturatzen gara. Hortaz, giza eta ekonomi-sistema alternatiboa eratu beharra dagoela uste dugu; irtenbide berriak eskainiko dizkiguna, kontzientzia aldaketa, gure arteko harremanak eta naturarekiko ditugunak aldatzen eta hobetzen lagunduko diguna.

Egoera honetan gaudela otu zaigu blog berri honen ideia, espresoki ingurugiro-hezkuntzarako zuzenduta egongo dena. Proiektu honen asmo nagusia, gizarteak ingurugiroarekiko agertzen duen begirunean eta kontzientzian modu nabarmenean eragitea da.

Orohar, gure ideia, azaldutako helburu hauetan jendea heziten lagunduko digun komunitate birtual bat eratzea da. Sinestu egiten dugu xede honetarako teknologia berriek eta giza-sareek eskaintzen duten aukera ezinhobean. Hortaz, blog honen xede nagusia hauxe litzateke: Getxo eta Uribe-Kostako biztanleak inguruko naturarekin harreman estuetan jarri (landaredia, animaliak, ekosistemak…ezagutuz), herriko eta zonaldeko produktu ekologikoen kontsumoaz informatu, nekazaritza ekologikoaz, energia alternatiboez, eraikuntza ekologikoaz, osasunez, iraunkortasunez, etabar.

Horrela eginez, ingurugiroarekiko dugun harremana hobetuko dela seguru gaude; naturarekiko ditugun giza-baloreak eta errespetua heziz, bizi-kalitatea hoberantz egingo duela pentsatzen dugu dudarik gabe.

Horrez gain, tresna honek gure bidea erraztu egingo duela sinesten dugu, gure ekimenak aurkezten eta biztanleriari helarazten lagunduz, eta horrela, gure baloreak eta proiektuak konpartitzen ere bai, jendea helburu honetarantz abiatzen has dadin, pausoz pauso gizarte jasangarri eta iraunkor baterantz.

MILESKER GUZTIOI!!!

Anuncios

Un comentario en “UKnatura Komunitate Birtuala! Animatzen zaituztegu parte hartzera!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s