BIOERAIKUNTZA: ERAIKITZEKO BESTE MODU BATEN BEHARRA

Eraikuntzaren sektorea energiaren eta baliabide naturalen kontsumoaren zati handi baten arduraduna da. Beraz, eraikitzeko modu jasangarriago baten premia nabaria da eta lortu beharreko erronka eta jarraitu beharreko printzipio moduan ikustea ezinbestekoa dugu.

Zer da BIOERAKUNTZA?

Bioeraikuntza, lekuko material naturalak (lokatza, lastoa, egurra, harria, adobea, etab.) erabiltzen dituen, denboran zehar frogatuak izan diren teknikak aplikatzen dituen eta material eta diseinu modernoen alde onenetan funtsatzen den nahasketa bat da.

Horrez gain, bioeraikuntza gure inguruarekiko errespetuan eta konpromisoan oinarritzen den diseinatzeko eta eraikitzeko modu kontzientea da. Baina badoa haratago ere, familia, lagun eta auzokideen arteko kolaborazioaren bitartez egiten den eraikitze metodoa izanik.

Urtetan zehar, gizakiak egindako eraikuntza zaharrenak, materialen ezagutzan eta bertako tokiari egokitutako diseinuetan oinarrituz bioeraikiak izan dira. Modu honetan, material zaharrena eta erabiliena “lurra” izan da, gizakiaren herena lurrez eraikitako etxeetan bizi delarik.

BIOERAKUNTZAREN Abantailak

Lokatza bezalako material naturalek propietate osasuntsuak dituzten bitartean, gaur egun behin eta berriz erabiltzen dugun Portland zementuak hainbat alde txar ditu: Alfa erradiazioa produzitzen du, erradioaktiboa da, bere ateratzeak errausketak eta garraioak energia asko behar du eta izugarri kutsatzen du, etab.

Bioeraikuntzaren abantailak kontaezinak direla esan dezakegu, ingurugiroaren aldeko onuretatik onura ekonomikoetara:

  • Teknikoki oso eraginkorrak eta iraunkorrak.
  • Eskuragarria jende guztiarentzat, bai maila ekonomikoaren aldetik, zein maila eraikitzailearenetik.
  • Ekologikoak, osasuntsuak, errazak, politak dibertigarriak eta sormena bultzatzen dute (forma organikoak).
  • Isolamendu termiko eta akustiko oso ona.
  • Eraiki aurretik premiak analizatu eta baloratzen ditu, lehentasunak ezarriz.
  • Eraikuntza lekuko klimarako pentsatua dago, Eguzkiko ekarpen energetikoaren ustiatze pasiboa bilatuz argiztapenerako. Irizpide bioklimatikoetan oinarritzen dira.
  • Energia aurrezten da.
  • Energia berriztagarrien iturriak erabiltzen dira.
  • Ura aurrezten da.
  • Lekuko materiala erabiltzen da gehienbat.
  • Material berrerabilgarriak erabiltzen dira.
  • Hondakinen kudeaketa ekologikoa egiten da.
  • Osasunerako arriskuak ekiditen ditu.
  • Kalitate handiko eraikuntza dira.
  • Transpirazio gertatzea uzten du, etxe barruko airearen kalitatea ona mantentzeko beharrezkoa.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s