NEKAZARITZA EKOLOGIKOA: garapenerako alternatiba jasangarri bat

Gaur egungo nekazal sistema guztiz sostengaezina da. Bere garapenak, nekazaritza gero eta erregai fosil eta ur kantitate gehiago kontsumitzen duen eta produktu kimiko eta makineriaren menpeko jarduera batean bilakatzen ari du.

Sistema honek, dibertsitate biologikoa (nekazaritzakoa eta basatia) suntsitzen du, jendea landetatik kanporatzen du eta gero eta gehiago aldentzen ditu ekoizleak eta kontsumitzaileak, elikagaiak merkantzia globalizatuan bihurtzen dituen bitartean.

Nekazaritzaren birmoldaketa prozesua:

  • Ongarri organikoak ongarri kimikoengatik ordezkatzean, zeinen fabrikazioak erregai fosilen izugarrizko kantitateak behar dituen,
  • Gero eta makineria handiagoa, pisutsuagoa eta garestiagoa erabiltzean,
  • Dibertsitatea uniformetasunagatik ordezkatzean, zeinek izurriteen arazoak handitzen eta plagiziden erabilera handitzen duen,
  • Nekazariaren jakituria zientzia eta teknologiagatik ordezkatzean eta
  • Lurraldearen espezializazio produktiboaren handipenean eta elikagaien komertzializazioan datza.

Aldi berean, nekazaritza industrialak lurrak elkortu, ekosistemak degradatu, biodibertsitatea sarraskitu eta akuiferoak ustiatu eta kutsatu egiten ditu; gainera, gizakiaren etorkizuna mehatzatzen duen berotegi efektuari gehien laguntzen dion giza jardueretako bat dela egiazta daiteke.

Horrez gain, nekazaritza industrialak inposatzen dituen espezializazio produktiboak eta uniformetasunak, naturak eta giza populazioak aldaketa klimatikoaren eta krisi ekonomikoen eta politikoen aurrean daukaten ahultasuna handiagotzen dute.

Kontrako aldetik, nekazaritza ekologikoak baliabideen birsortzean eta kontserbazioan, biodibertsitate biologikoan, mantenugaien berrerabiltzean eta laborantzen, abereen, lurren eta beste osagai biologikoen harreman sinergikoan arreta jartzen duen eredua bat eskaintzen du. Horrez gain, nekazal lurralde degradatuak berritzeko modu bakarra da, lurraldearen emankortasuna handiagotu eta mantetzen duelarik.

Beraz, nekazaritza ekologikoa jasangarritasun sozial eta ekologikoan oinarritzen dela argi dago, aldaketa klimatikoa, erregai fosilen eta mineralen agortzea, gosea eta migrazioak bezalako gizakiaren erronka handienak gainditzeko bide onena delarik.

 Dibujo

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s