Fracking-ari buruzko hitzaldia Bilbon Irailaren 22an

Hurrengo Irailaren 22an Fracking Ez Bizkaia taldea fracking-ari (gas naturalaren erauzketarako teknika) eta beren erabiliera dakarren ingurumenerako ondorio kaltegarriei buruzko hitzaldia antolatu dauz. Hitzaldia Alde Zaharreko Boltsa eraikuntzan egingo da (goizeko 10-etan).

Ekologistak Martxan luzatua teknika hau zertan datza, beren ingurumenarekiko eragina eta Araban ezartzeko aldezaurretiko proiektuari buruzko azalpen txiki bat atzikitzen deutsuegu.

Fracking edota hauste hidraulikoa gas naturala erauzteko teknika bat ada, non gasa erauzteko presio altuan ura, hondarra eta Coca Cola bezain sekretua dan 40 bat sustantzia toxikoez osotutako formula bat injektatuz haitzak apurtzen diran.

Zorupea eta akuiferoen pozoinketa suposatzen dau uraren hornikuntza kaltetuz, lurzoruaren artifizializazioa eta okupazio handia ekartzen dau eta aldaketa klimatikoa gogor sustatzen dauan metanoaren emisio handiak sortzen dauz. Ingurumenarekiko bere ondorioak dirala eta, teknika hau debekatua izan da Frantzian.

Eusko Jaurlaritzak orain dala gutxi Energiaren Euskal Erakundearen eta ameriketar enpresen arteko partzuergo baten bitartez  hurrengo bi urteetan Araban 1400 metro karratuko area batean gasa erauzteko teknologia hau erabiliko dauala plazaratu egin dau.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s