MUGIKORTASUN ASTEA GETXON

Cartel

Mugikortasun Asteak zirkulazioari lotutako arazoak, pilaketak eta kutsadura, nola konpondu aztertuko du

Norabide onean mugitu!

Pilaketekin eta zirkulazioarekin zerikusia duten arazoak lantzea funtsezkoa da. Europako hiriak etengabe sufritzen ari dira arazo horien inpaktu negatiboak ekonomian, osasunean eta bizi-kalitatean.

Horregatik ezinbestekoa da erakundeek garraio iraunko-rreko ekimenak garatzea eta banakoaren mugikortasun-ohitura berriak lantzea.

Hainbat ekimen bultzatzen ditu Getxok, besteak beste, bidegorri-sarea pixkanaka hedatzea eta autoaren alternatiba gisa bizikletaren erabilera bultzatzeko bizikleten mailegua eta aparkalekua.

Irailaren 16tik 23ra antolatuko den Norabide onean mugitu! mugikortasunaren astean, jabetu zein diren zure mugikortasun-ohiturak eta eman lehentasuna gutxien kutsatzen duten eta iraunkorragoak diren garraioei, hala nola garraio publikoari, bizikletari edo oinez ibiltzeari.Getxok eta munduak eskertuko dizute!

Kaleak autorik gabe Areetan

Irailak 23an, Areetako erdiguneko, goizeko zortziretatik arratsaldeko zortzirak arte, zenbait zonatan ibilgailuak ibiltzea eta aparkatzea murriztuko da. Zona horiek ondoko planoan azaltzen dira. Kale horietan dauden garajeetatik autoak atera daitezke. Muga hauek ez dute eraginik garraiobide publikoetan eta aldez aurretik udal baimena eskatu duten establezimenduen ibilgailuetan.

Gidari, mesedez, ken ezazu ibilgailua seinaleztatutako kaleetatik egingo diren ekintzak ez ostopatzeko.

Zona hauetan dauden ibilgailuak garabiak eramango ditu.

Bicicletada

Egitaraua

Irailak 17 – 23
Iberdrola Autobusa: Iberdrola ingurumenaren autobusa, alderdi interaktiboa eta ludikoa direla medio energia iraunkorra ezagutzeko hala nola energiaren erabilera arduratsuaren eta eraginkorraren inguruko gizarte kontzientzia sortzeko lagungarria da.
Ordua: 10etik 14ra. 16etik 20ra
Lekua:
Irailak 17: Plaza de las Escuelas. Las Arenas
Irailak 18 – 23: Plaza del Metro de Las Arenas

Irailak 18 – 21
Bizikletak ibilitzen ikasi ezazu
Evaristo Churruca
18etatik 20etara, bizikletaz ibiltzen ikasteko doako klaseak emango dira. Dohainik.
Inskripzioa: Tel 944 66 01 91 •  ingurugiroa@getxo.net

Irailak 20
Nire tokian jar zaitez
17.00retan. Andres Larrazabal kalea. Areeta.
Biztanleria orokorrean hiri ba-rrerek eta arkitektonikoek per-tsona minusbaliatuengan eragiten dituzten mugizkortasun arazoetara hurbiltzeko jarduera litzateke.
Partaideentzat eskuragarri jarriko dira hainbat gurpil-aulki, hiri zirkuitu batean erabili ahal izateko.

Irailak 21
Bizikletaren mantentze-lanak egiten ikasteko tailerra
Algortako geltokia plaza.
18:00etatik 20:30era bizikletetan mantentze-lanak egiteko oinarrizko mekanika ikasteko doako eskolak eskainiko dira.

Irailak 23
Autorik gabeko kaleak
8:00retatik 20:00etara Areetako erdigunean trafikoa moztuko da zenbait ekintzak egiteko.
Kaleak guretzat!. Las Arenas erdigunean, 12etatik, jarduera ezberdinak: puzgarriak, pottokak, jokuak, seways…
Ibilaldia bizikletaz. 13:00etan, etorri eta parte hartu Areetako erdigunetik Portu Zaharreraino egungo bidegorritik egingo dugun bizikleta-txangoan. Txangoa garraiobide iraunkorren, hala nola bizikletaren, erabilera aldarrikatzeko izango da.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s